Existitzen da ez hain agerikoa den indarkeria sexista bat, zenbait jokabide eta jarrerekin zerikusia duena, gutxietsi ohi dena. Eraso fisikoetatik haratago doazen egoerak, baina biktimei ondorio berdin edo are larriagoak eragin ditzaketenak. Hau bereziki kezkagarria da gazteen artean, non indarkeria sexista areagotzen ari baita. Gizon eta emakumearen arteko berdintasunaren gizarte batera joatea lehentasuna da eta horrek arazoa bere forma guztietan ikusaraztea dakar.
“Hau ere indarkeria sexista da”
Bizkaiko Foru Aldundiaren kanpainako leloak dioen bezala, iruzkinak, irainak edo abusuak, eraso psikologikoak edo bestelako tratu txar eta baita emozionalak ere indarkeria sexista dira.
Gizarte osoari eragiten dion zerbait, jatorri ekonomikoa, kulturala edo geografikoa gorabehera.
Indarkeria sexistaren zantzuak identifikatzeko modu batzuk emozionalki tratu txarrak dituzten harremanei erreferentzia egiteko sortu diren terminoak:
- “Ghosting”
Mehatxuak edo hitzezko indarkeria esplizitua.
- “Lovebombing”
Erasotzaileak bere biktimarekiko modu efusibo eta kontrolik gabe maitasuna eta sentimenduak erakusten dituenean. Gehienetan tratu txar emozionalaren aurreko unea izaten da.
- “Gaslighting”
Erasotzaileak manipulazio emozionala erabiltzen du biktimari min egiten diona imajinatzen ari dela pentsa dezan.
- Izotzaren legea
Biktimari ez ikusiarena eta existitzen ez dela egin ahul bihurtzeko. Horrela, erasotzaileak bikotea kontrolatzen du, haien existentzia erasotzaileak nahi duen moduan jokatzearen mende dagoela sentiaraziz.
Kontrol hertsatzailea
Biktimarekiko mehatxuak, irainak, umiliazioak edo ezkutuko larderia. Erasotzailearen gustura kudeatu ohiturak, konpainia, arropa edota ordutegiak.
Kasu horietan guztietan, lehentasuna biktima ikusaraztea, entzutea eta laguntzea da.
Bizkaiko datu batzuk…
2022an, emakumeen askatasunaren edo eskubideen aurka 3.194 kasu salatu ziren, bikotekideek egindako indarkeria, etxeko indarkeria eta sexu indarkeria barne. Bizkaiko Indarkeria Sexistaren Behatokiko datuen arabera, kopuru hori %12 baino gehiago hazi da lehen sei hilabeteetan.