Gaur, Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna, une egokia da gogorarazteko urteak betetzeak ez luke esan nahi behar gizartean protagonismoa galtzea, ezta norberaren bizitzari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna galtzea ere.
Euskadiko udal, gizarte-erakunde eta antolakunde ugarik ospatzen dute urriaren 1 hau jai-ekitaldi eta aldarrikapen-ekintzekin, Nazio Batuek sustatutako data baita, adineko pertsonen eskubideetan, beharretan eta gure gizarteari egiten dioten ekarpenean fokua jartzeko. Izan ere, adineko pertsonak gizartearen funtsezko zati dira.
Euskadin, lau pertsonatik batek 65 urte baino gehiago ditu jada, CEU-CEFAS Behatoki Demografikoaren arabera. Errealitate honen aurrean, beharrezkoa da aurrera egitea adinagatiko bazterkeria isilaren eta tratu desberdinaren aurka, eta bizitza duin, oso eta erabakitzeko gaitasuna duena defendatzea.
“Lanetik erretiratzen gara, ez bizitzatik” leloak dioen bezala, adineko pertsonek rol aktibo eta parte-hartzailea izaten jarraitu nahi dute, eskubide osoko herritar gisa.
Zahartzea ezin da izan desberdintasunaren, ikusezintasunaren, adinkeriaren edo prekarietatearen sinonimo. Adineko pertsonak oraina, esperientzia, memoria eta gure gizartearen kohesioaren funtsezko zati dira.
Horregatik, SOINHEZItik gaur gogorarazi nahi dugu guztion artean arraun egin beharra dagoela, adin guztiekiko gizarte inklusiboago eta errespetuzkoago baten alde.








