Maratoia baino gehiago, zahartze aktibo eta osasuntsuaren ospakizuna da, eta horrekin ikusgarritasuna eman nahi dio Basauriko Udalak adinekoentzako jarduera fisiko eta kirol programari. Joan den ekainaren 14an, SOINHEZIk hamazazpigarren maratoiaantolatu zuen, tailer ezberdinetako parte-hartzaileak eta begiraleak Artunduaga kiroldegian elkartuz ikastaroari elkarrekin agur esateko.
Maratoian parte hartzaileak gorputz-adierazpen saioan.
Hiru orduko jarduera eta giro ona
Gimnasia, yoga, erlaxazioa, gorputz-adierazpena eta areto-dantzak dira jardunaldian parte hartu duten 120 lagunek baino gehiagok giro oso maitagarri batean landu ahal izan zituzten saioak.
Bizitza aktiboa bizitza osasuntsuagoa da
SOINHEZIk Basauriko Udaleko Gizarte Politikaren arlorako diseinatzen eta kudeatzen duen zahartze aktiboko programak adineko pertsonen bizi-kalitatea sustatzen du, gizartean zein kulturan, prebentzioan arreta jarriz.
700 pertsona inguruk programaren hainbat jardueratan parte hartzen dute udal lokal ezberdinetan. Erlaxazioa, yoga edo gimnasiatik hasita marrazketa eta pintura, dekorazio arteak eta egur tailararte. Dantzak, estimulazio fisiko eta kognitiboa eta jarduera fisiko egokitua ere eskaintzen dira.
Jarduera hauek adineko pertsonei bizitza osasuntsuagoa izaten laguntzen diete, aktibo egoten eta harreman sozial gehiago izaten laguntzen diete.