“Adinean aurrera egitea” ez da berdina emakumeentzat edo gizonentzat. Emakumeen kasuan, emakume izatearen diskriminazioari adinarena ere gehitzen zaio. Hainbat hamarkadatan genero berdintasunaren alde borrokan egon arren, desberdintasuna iraunarazten duten egiturek diraute, batez ere bizitzaren zati handi bat familia eta komunitateak zaintzera eman dutenentzat. Martxoaren 8 honetan gure ekarpena egin nahi dugu errealitatea ikusarazteko eta bizitzako etapa guztietan genero berdintasuna eskatzeko. Ez bakarrik ehuneko portzentaia handiagotzeko, baizik eta bidezkoa delako.
Emakumea izatearren eta nagusia izatearren HelpAge nazioarteko fundazioak, bere argitalpenean ”Mujeres mayores: el impacto del machismo y el edadismo en su vida y sus derechos humanos”, dio adineko emakumeek diskriminazio eta indarkeria mota desberdinak jasaten dituztela, bai adinagatik, bai emakume izateagatik. Sin embargo, existen muy pocas campañas y proyectos de sensibilización y prevención de la violencia de género dirigidas de forma específica a las mujeres mayores y muy pocas campañas de prevención del maltrato a personas mayores que, además incorporen perspectiva de género.
Dena den, emakume adinekoei bereziki zuzendutako genero-indarkeriak kontzientziatzeko eta prebenitzeko kanpaina eta proiektuak oso gutxi dira eta genero-ikuspegia barne hartzen duten adinekoen aurkako tratu txarrak prebenitzeko kanpainak ere.
Gizarteari egindako ekarpena aitortu beharrean, emakumeek oztopo ikusezinak izaten dituzte eguneroko bizitzan.
HelpAge argitalpenean adierazten den bezala, hauek dira jasaten dituzten zailtasun eta desberdintasun nagusietako batzuk:
- Mendekotasun ekonomiko eta pobrezia arrisku handiagoa.
- Genero indarkeriaren eragin eta ondorioak osasun fisikoan eta psikikoan.
- Genero diskriminazio estrukturalak osasun zerbitzuetarako sarbide gutxiago izatea eta diagnostiko okerrago eta tratamendu desegokiak eragiten ditu.
- Bakardade,laguntza eta zaintza falta izateko arrisku handiagoa.
- Adineko emakumeen ikusezintasuna eta gutxiespena.
Berdinak adin guztietan
Bada garaia emakume guztien balioa aitortu eta ohoratzeko, haien adina edo egoera edozein dela ere.
Urteetan jakituria esperientzia eta istorio ugari pilatu dituzte. Gizarte osoa aberasten dute eta benetako genero berdintasunera gehiago hurbiltzen gaituzte.
Ezinbestekoa da gizarte gisa errotutako aurreiritzi eta estereotipoak baztertzea eta adineko emakumeak merezi duten errespetuz eta duintasunez ikusi eta tratatuko diren mundu baten alde lan egitea.