Apirilaren 2an, Haur eta Gazte liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Aitzaki ona da guretzat gogoratzeko zein garrantzitsuak diren liburuak garapenaren hasierako fasean, besteak beste, irudimena elikatzeko, enpatia, sormena bultzatzeko, haurren kasuan motrizitatea eta memoria lantzeko,hitzak edo hizkuntza zabaltzen ikasteko… Gure gorputzak eta garunak trebetasun berriak ikasten dituzten heinean onurak handitu egiten dira.
Zergatik apirilaren 2an?
Hans Christian Anderseni egindako omenaldia da, 1805eko egun horretan jaio zea. Danimarkako idazle hau haur literaturako egile ospetsuenetakoa da munduan. Bere irudimenetik pertsonaia ezagunak atera ziren, batzuk aipatzearren, Erpurutxoa, Sirenatxoa, Elurretako erregina (istorio honetan oinarrituta dago Frozeneko Elsa pertsonaia) edo Ahate itsusia.
Nola lortu irakurtzea gustuko izatea?
Normalean ez dago makila magikorik, baina irakurtzeko zaletasuna pizteko lanean lagun dezaketen gako batzuk aipatuko ditugu.
Irakurketa dibertigarria sortu
Irakurtzea ez da jarduera “akademiko” bat besterik, aisialdi une bat da eta hori bezala aurkeztu behar da: jarduera dibertigarri bat.
Bilatu irakurtzeko txoko bat
Etxeko lanak edo ikasketak egiten dituzten lekutik desberdina den irakurtzeko leku bat izatea litzateke aproposa, “derrigorrezko zereginekin” lotuta egon ez dadin. Dagoeneko badakigun arren ez dela beti erraza etxean lekua izatea. Gauza ona da ez duela zertan bertan egon, liburua nonahi eraman dezakezula.
Irakurketaren inguruko jardueretan parte hartzea
Irakurketa banakako jarduera gisa ikusten da askotan eta ez da hori bakarrik. Badaude espazioak non jarduera sozialak eta istoriak partekatu ahal diren literatura protagonista izanik.
Hain justu ere, SOINHEZIren helburu nagusietako bat ludoteken eta liburutegien jardueretan irakurzaletasuna sustatzea da eta txikiak liburuetara hurbiltzea giro ludiko eta entretenigarri batean.
Adibidearekin praktikatu
Irakurtzeko zaletasuna ere kutsakorra da eta normalean egunero irakurtzeko denbora askorik geratzen ez den arren, etxekoak irakurtzen duela ikusteak laguntzen du. Era berean begirada bat emateko haurrentzako liburu edo aldizkariak eskuragarri izatea ere.
Ipuinak irakurri
Txikienak estimulatzeko modurik onena ipuinak irakurtzea da. Gainera, elkarrekin irakurtzen emandako denbora kalitatezkoa da eta lotura sendotzeko balio du.
Eta kolore kolore…