Ludotekak aukera onak dira eskola oporretan familiei lan bizitza eta familia giroa uztartzen laguntzeko. Baina, horrez gain, aisialdi eta denbora libreko gune hauek euskarazko hezkuntza aisialdi seguru, kontziente eta arduratsurako alternatiba dira.Udan ludoteka batera eramatearen onura batzuk aipatzen ditugu.
Ikaskuntza dibertigarriz mozorrotua
Ludoteketan jolasa eta ikastea elkarrekin doaz. Udara egokitutako jarduerak jakin-mina, sormena, lankidetza, autoestimu egokia, pentsamendu irekia eta malgua suspertzeko prestatuta daude.
Garapen soziala eta emozionala
Aberaste kognitibo, sozial eta emozionalaren iturri dira. Mikrokosmos moduko bat, non elkarreraginean, partekatzen, kolaboratzen… enpatia, komunikazioa eta talde lana garatzea sustatzen duena. Gainera, euren emozioak ingurune seguru batean kudeatzen ikasten dute.
Sormena askatu
Espazio hauetan irudimen munduan murgil daitezke. Sormen-jarduerak autokonfiantza elikatzen du, garapen osasuntsurako ezinbesteko faktorea.
Nortasun sentimendua
Ludotekek, batez ere udan, norberaren ingurunea arakatzea eta udalerrietako jarduera soziokulturalean inplikazioa bultzatzen dute, gure herriarekiko eta kulturarekiko identitate sentimendua sustatuz.
SOINHEZIn oporraldietan euskarazko aisialdirako hezkuntza alternatiba seguru, kontziente eta arduratsua eskaintzea bilatzen dugu durante los periodos vacacionales.
Ongizate kolektiboko espazioak eraikitzen ditugu, parte-hartzaileak, berdinzaleak, inklusiboak, askotarikoak eta euskaldunak, non euren ikasketa prozesuaren protagonista diren.
Neska-mutilek beren auzoak, kale eta plazak hartzen dituzten programak diseinatu eta kudeatzen ditugu modu dibertigarri, parte-hartzaile eta konprometituan, esperientziak partekatuz eta adiskidetasunak sortuz.