Gero eta azkarragoa eta digitalagoa den mundu honetan, gelditzeko, sortzeko eta aurrez aurre harremanak izateko espazioak aurkitzea ia luxu bat da. Horregatik, aurrez aurreko mikroipuin tailerrak proposamen xume baina indartsua dira.
Ez da beharrezkoa esperientziarik edo literatura-ezagutza handirik mikroipuin bat idazten hasteko. Aitzitik, genero labur honek esperimentatzera, akatsak egitera eta guztiok kontatzeko istorioak ditugula deskubritzera gonbidatzen du.
Baina, onura indibidualetik harago, mikroipuin tailerren balio handienetako bat alderdi kolektiboan dago. Pixkanaka, taldea ezezagunen multzo izatetik sormen-komunitate txiki bihurtzen da. Ana Martínez SOINHEZIko mikroipuin tailerretako dinamizatzailearen hitzetan: “Taldeak adiskidetasun-lotura oso sendoak ditu, zaletasun komun batek batzen ditu eta uste dut ikasi dutela ikuspegi desberdinen inguruan hausnartzen. Hori da, niretzat, aurrez aurreko taldeen aberastasun handiena. Zure kidea aurrean duzu, ezagutzen duzu, entzuten diozu eta bere ikuspegia eta idazketa-proposamen bati heltzeko modu desberdina baloratzen dituzu”.
Tailer hauek auzoetan, herrietan edo hurbileko kultur guneetan garatzen direnean, eragina are handiagoa da. Etxetik irtetera gonbidatzen duen aisialdi-aukera bihurtzen dira, agian inoiz topo egingo ez genukeen beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera ematen dute eta, gainera, belaunaldien arteko eta aniztasunezko topagune bihurtzen dira.
Gizarte-sareak sendotzeko eta isolamendua saihesteko formulak bilatzen ditugun une honetan, tailer hauek erakusten digute, batzuetan, istorio labur bat nahikoa dela besteengana hurbiltzeko.
*Fotoa: SOINHEZIko mikrokonpatu tailerra Abusu-La Peña (Bilbo) liburutegian.




