Abusuko Udal Liburutegian antolatzen dugun Mikroipuin Tailerraren ekimen hau, kultur asteko ospakizunarekin bat eginez auzoko dendetako erakusleihoetan idazten diren testuak prestatzean datza, apirilaren 21etik 28ra. Harekin, tailerreko lana kalera ateratzeaz gain, tokiko merkataritzaren alde egiten dugu.
Duela bost urte auzoan izandako harrera bikainaren ostean, 2019an, idazketa tailerrak ideia hori berreskuratzen du parte hartu duten ikasle gustiekin, bakoitzak bere ekarpen eta ikuspuntua emanez. Testuak dendetan aurki dezakezunarekin harremana dute, ukitu literario eta irudimenezkoarekin. Horiek ezagutu nahi badituzu, auzora joatea besterik ez duzu egin behar…
Abusuko hamar komertziok bat egin dute oraingo honetan ekimenarekin: farmazia, liburu-denda, ile-apaindegia, maskota denda, optika, burdindegia, nutrizio-denda, gozoki-denda, argazki-denda eta mertzeria.
Abusuko XVIII. Kultur Asteak “Abusu, hezten duen auzoa” du leloa, eta, horretaz gain, bere egitarauan hainbat jarduera biltzen dira, hala nola, zinema, liburu azoka, ipuin kontaketa, mahai jokoak, liburu aurkezpenak, tailerrak, jolasak, familia ekintzak, DJ kontzertua, landa kirolak, mendi zirkuitua, jaialdia, herri bazkaria, etab.
Hauek dira negozioen argazki batzuk ipuinaren izenburua eta egilea dutenak.




