Gizon zaharra bakarrik eserita parkeko banku batean

Nahi ez den bakardadea, batez ere adineko pertsonei eragiten diena, areagotu egiten da udan. Gehienbat urtean zehar bakardadea jasaten dutenak 75 urtetik gorako emakumeak izaten dira (batez ere 80 urtetik gorakoak bakarrik bizi direnak) eta une honetan larriagotzen dena beren lotura nagusien faltagatik, hala nola familia edo bizilagunak.

 

XXI. mendeko pandemia handia

Espainian 2024. urtean Fundación ONCEren barometroaren arabera, nahigabeko Bakardadearen Estatuko Behatokiaren (SoledadES) esparruan, «gainbehera emozionalaren egoeran dauden pertsonen kopururik handiena (%11,4ra arte) udan gertatzen da».

Adin tarte guztietan bakardadea gero eta arazo handiagoa den arren, adineko pertsonen kasuan areagotu egiten da adinarekin, gaixotasunekin eta mugikortasun arazoekin. Batez ere 75 urtetik gorako emakumeei eragiten die, gehienbat bakarrik bizi direnen 80 urtetik gorakoei.

Udan definitzen hain zaila den sentimendu hau, areagotu egiten da pertsona hauen lotura nagusien gabeziaren ondorioz, hala nola familia edo bizilagunengatik.

Gizarteratzeko aukera gutxiago

Une honetan, adineko pertsona ahulenentzat muga batzuk daude gizarte interakziorako aukerak murrizten dituztenak eta, ondorioz, bakardade sentimendua areagotzen dute.

Orokorrean, tenperatura altuekiko sentikoragoak dira eta horrek kalera ateratzea eta bisita posibleak mugatu ditzake.

Haiei zuzendutako programa eta jarduera sozial askok hilabete hauetan ordutegiak murrizten dituzte edo besterik gabe desagertu egiten dira.

Familia asko senide zaharragorik gabe joaten dira oporretara eta familiak izaten dira laguntza sozialaren zutabe nagusia.

Gainera, eragiten du hiri handiak ez direla adineko jendearenzat adeitsuak, segurtasun handia, argi gutxi…). Horietan, ikusezintasuna eta komunitatea sortzeko zailtasunak areagotzen dira. Gainera, zerbitzu asko ixten dira udan, beraz, konexio aukerak gutxitzen dira.

Sarea sortzea, bakardadea saihesteko gakoa

Isolamendu sozialaren arriskuari aurre egiteko, funtsezkoa da komunitate baten parte sentitzea.

SOINHEZIN bakardea sahieteko programa pertsona nagusiei laguntzen die arazo honi aurre egin eta maila psikologiko, sozial eta sanitarioan dituen ondorio negatiboak saihesteko.

Programaren helburua adinekoak trebatzea eta ahalduntzea da, harreman sareen sorreraren bidez. Bizi osorako auzoko eta adiskidetasun loturak berreskuratuz hauen harreman soziala areagotzea da funtsa.

Denok dugu bakardadea prebenitzeko ardura, udan ere. Pertsonatik hasi eta senide, lagun, udal eta erakunde publikoetara, gizarteratzeko eta elkarbizitza sustatzeko aukerak sortzerako orduan, guztiok bidelagun senti daitezen-.