Memoria entrenatzen dugu autonomia mantentzeko
Urteen poderioz, gauzak erregistratzeko, gordetzeko eta gogoratzeko dugun gaitasuna okerrera joaten da. Nork ez du behin baino gehiagotan ahaztu giltzak non utzi zituen? Edo atea itxita egon bada?
Gure gorputza zaintzen dugun bezala, ezinbestekoa da gure adimena ere zaintzea zahartze aktibo eta osasuntsurako.
Memoria entrenatu, hobetu eta optimizatzeko gure programek autonomia eta bizi-kalitate ona mantentzea bilatzen dute.
Gure programak
Aktibatu dezagun gure garun-programa
Programa hau euren memoria nola funtzionatzen duen jakiteko interesa duten eta hobetzeko prest dauden adineko pertsonei zuzenduta dago.
Gure helburua egunerokoan aplika daitezkeen zenbait zeregin intelektual konpontzeko estrategia desberdinak eskaintzea da.
Horrela, zailtasunak murriztu eta gaitasun funtzionala mantendu daitezke. Eta honekin, bizi-kalitatea hobetu eta autonomia gorde.
Estimulazio kognitibo eta fisiko programa
Batez ere urritasun arineko egoeran dauden adinekoei zuzendutako programa.
Esku-hartze psikosozialeko eredu batetik, gure helburua neuroendekapenezko prozesua moteltzea da, pertsonaren bizi-kalitatea luzatuz.
Prebentzioan eta autonomiaren sustapenean jartzen dugu arreta. Pertsona bakoitzaren emozioak, behar psikosozialak eta bizitza-historia kontuan hartuta.
Nola egiten dugu lan?
Memoria maila kognitibo, sozioemozional eta motorra lantzen dugu, hezitzailearen eta pertsonaren arteko elkarrekintza errazten duten jarduera bizigarriekin.
Arreta, orientazioa, zenbakizko kontzeptuak eta kalkulua, arrazoibidea eta idatzizko hizkuntza hobetzen ditugu.
Lanerako motibazioa sustatzen dugu, estresa eta antsietatea gutxituz.
Besteak beste, oreka, muskulu-indarra, bizkortasuna eta artikulazioen mugimendua, erorketen prebentzioa, koordinazioa eta postura-kontrola lantzen ditugu
Behatzen, entzuten, elkarrizketatzen, adinekoekin eta adinekoen bidez ikasten dugu. Haien bizitzako esperientzia eta ezagutza ezinbestekoak dira.