Bakardadea, hauskortasuna eta gainbehera kognitiboa prebenitzen laguntzen dugu
Prebentzioa ezinbestekoa da osasunarekin, autonomiarekin eta bizi-kalitate onarekin zahartzeko.
SOINHEZIn gure esku-hartze eredua prebentzioan oinarritzen dugu ikuspegi psikosozialetik.
Gure programen helburua pertsonen autonomia sustatzea da, gaitasun funtzional ona mantenduz, bai fisikoa bai kognitiboa, eta laguntza sareen eraikuntza erraztuz.
Gure programak
Bakardadea saihesteko programa
Bakardade sentimenduak eta isolamendu sozialaren arriskuak bereziki adineko pertsonei eragiten die.
Programa honen bidez arazo honi aurre egiteko eta ondorio negatiboak saihesteko laguntzen diegu psikologikoki, gizarte eta osasun mailan.
Adinekoak trebatzea eta ahalduntzea bilatzen dugu harreman sareen sorreraren bidez. Bizitza osoko auzo eta adiskidetasun loturak berreskuratuz.
Gure helburua da euren iritziak kontuan hartzen dituen konfiantzazko zirkulu baten parte garrantzitsu bat sentitzea.
Hauskortasuna prebenitzeko programa
Programa hau urritasun arina duten pertsonei zuzenduta dago. Bertan espazio seguruak sortzea bilatzen dugu non haien esperientziak adierazi ditzakete, aldaketei aurre egin eta baliotsuak direla sentitu eboluzio-prozesua motelduz.
Jarduera ezberdinen eta estimulazio kognitiboko ariketen bidez eguneroko bizitzako zereginen ebazpena errazten duten hainbat alderdi lantzen ditugu.
Saioak entretenigarriak eta erronkadunak izateko diseinatuta daude, eta bakoitzaren beharretara egokituta daude.
Adineko pertsonak bere gizarte- eta familia-ingurunean jarraitzea da helburua, ahalik eta aldaketa gutxien eginez.
Nola egiten dugu lan?
Modu holistiko batean: pertsona bere osotasunean artatzea, osotasun psikofisiko gisa.
Pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen.
Pertsona bakoitzaren aurreko ezaugarriak kontuan hartuta: hezkuntza eta maila intelektuala.
Familia giroarekin bi norabideko harremana mantentzea.
Behatzen, entzuten, elkarrizketatzen, adinekoekin eta adinekoen bidez ikasten dugu. Haien bizitza esperientzia eta ezagutza ezinbestekoak dira.